Mikel: «Egunetik egunera protokoloak aldatzen joan ziren, “proba-akats” bat izan da guztiz»

23 vistas

Mikel ikastetxeko Covid-19aren arduraduna da. Elkarrizketa honetan eskolako protokoloez eta pandemia honek Samaniegori eragindako kalteez hitz egin dugu

Zer neurri hartzen duzu pertsona batek Covid-19a duela jakiten duzunean?

Protokoloari jarraiki, ikasleren batek positibo ematen duenerako gida-orri bat sortu genuen eta bertako datuak betetzen ditut: zein izan zen etorri zen azken eguna, gelan non kokatua dagoen, zein irakasle sartzen diren gela horietan… Gida-orri honen helburua Erakunde Sanitario Integratuko (OSI, gaztelaniaz) langileei ahalik eta informazio gehiena erraztea da, gero haiek egin behar duten jarraipenerako garrantzitsuak diren datuak eduki ditzaten.

Protokolo bat aipatu duzu. Zuk jarri dituzu eskolako neurriak?

Ez. Ikasturtea hasi baino lehen zuzendaritza taldeko kideek «Kontingentzi plana» delakoa sortu zuten, beti ere Hezkuntza Sailak bidalitako gomendioak errespetatuz. Egia esan ni etorri nintzenerako lanaren zati handi bat eginda zegoen jada.

Eusko Jaurlaritzak protokolorik ipini du, edota formaziorik eman dizue?

Egia esan ez dut inolako formakuntzarik jaso. Ikasturte hasieran protokolo edota esku-hartze arau batzuk bidali zituzten; baina egunetik egunera aldatzen joan ziren. Azkenean proba-akats” bat izan da dena, egoera hau denontzat berria izan baita.

Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren protokoloak Samaniego eskolan

Koronabirusarekin bateragarriak diren sintomak dituzten pertsonentzat gelarik bada ikastetxean?

Solairu nagusian gela bat egokitu zen termometroa, musukoak eta gel hidroalkoholikoa ezarriz. Sintomak dituztenean «Covid gelara» joaten dira, eta han nik hartatzen ditut: tenperatura hartu, musukoa behar izatekotan aldatu… Ondoren, etxera deitu eta bere bila etorri arte ikasle horrekin egoten naiz. Gainera, Haur Hezkuntzako patiora irteera duen atea du, momentu oro aireztatua egon dadin, eta ikaslearen familiakoek haurra bertatik jaso ahal izan dezaten.

Urduri jartzen zara pertsona batek Koronabirusa badu?

Egia esan nik ez dut jakiten ikasle edo pertsona hori kutsatua dagoen edo ez. Nik «Covid gelan» hartatzen ditut eta niri dagokidana egiten dut. Gerora, positiboa eman duela jakiten badut, egia esan ez naiz larritzen, nik nire eskuetan dagoena egiten baitut, eta segurtasun neurriak errespetatzen baititut.

Samaniego ikastetxeko Covid gela

Lan gehiago sortu dizu Covid-19ak?

Ikasturte hasieran nahiko zoramena izan zen. Niretzat ere dena berria izan da, baina behin protokoloak nolakoak diren ikasita, oso lan mekanikoa da. Hamabostaldi oso gogorra izan genuen, kasu askorekin, eta lan karga handia izan zen; izan ere eskolatik irtetean ere edozein momentutan telefonoan email eta deiak jaso izan ditut, asteburuak barne.

Covid-19aren arduraduna izanik, eduki duzu sintomarik?

Niri momentuz ez dit inolako eragin berezirik sortu. Oraingoz ez dut konfinatu beharrik izan, eta ez dut uste beste irakasleek baino eragin edo arrisku handiagorik dudanik.

Uste duzu denok kontzientziatu garela Covid-19ren inguruan?

Bistan da ezetz. Ikastetxean egia esan kasu gutxi egon dira, eta izan diren gehienak eskolatik kanpoko kutsatuak izan dira. Ezin gara erlaxatu, eta nahiz eta batzuetan gehiegizkoak iruditu hartzen diren neurriak, kontzientziatu beharra daukagu neurri horiek guztien onerako direla.

Orain Gabonak datozela, zer segurtasun gomendio emango zenizkiguke?

Gomendio berezirik ez. Nik gauza bat argi ikusi dut egoera guzti honetan, eta datuek irakatsi didate: musukoak ondo erabiltzeak koronabirusaren kutsapena murrizten du. Musukoek funtzionatzen dutela argi eta garbi dago. Badakit etxean ez ditugula erabiliko, baina ahalik eta gehien eta egokien erabiltzea da eman dezakedan gomendiorik onena.

El más reciente de Blog